XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) horrelako hitzei ortografia aldatzeari ez derizkiogu oso bidezkoa, horrelakorik egiten ez duen ortografi tradizio ez bakarra baina bai aspaldidanik nahikoa zabaldua eta errotua dugunez gero, eta euskara ikasten ari direnei zailtasun aski latza ezarriko genielako euskaldun zaharrentzako abantaila ez hain haundi baten truk.

Ez da, gainera, ahaztu behar seme - semiaren aldaketa eragiten duen lege fonetikoa dela jakin - jakiñaren eragiten duena.

d) Azken funtsean, Euskaltzaindiak egin duena zera besterik ez da izan: puntu honetan gure izkribuzko tradizioan aski zabaldurik eta erroturik dauden bi idazkeratatik bat hautatzea.

Eta hautatu duena onargarriena iruditzen zaigu arazo honetan kontuan hartu behar diren alderdi guztiak (eta ez soilik fonetikoak) hartzen badira.

2.2.3. Orain, Arantzazuko Biltzarretik hamar urtetara, auzia ez da jadanik bi idazkeraren artean hautatzea, aukera, zuzena ala okerra, orduan egin baitzen.

Oraingoa, ordukoari eustean ala bide berri bat proposatzean datza.

Eta Arantzazuko gomendioa hamar urte hauetan idazle gehienek onartua eta erabilia izan denez gero, arrazoi neurriz gainekoak behar lituzke Euskaltzaindiak gomendioz aldatzeko, erakunde arduragabetzat salatua izan nahi ez badu.

2.3. /n/ eta /l/ ez dira aurreko /i/ batek bustitzen dituen hots bakarrak.

Kasu berberean daude s/z, ts/tz, t eta d hizkiez idazten ditugunak.

Horregatik, eta n eta l- rentzat erabili ditugun arrazoi berberengatik, idatzi beharko litzateke Arantzazuko gomendioari jarraituz, nahiz euskaldun askok ebakitzen duten.

Eta gizon, izan, noski baino noskiago, gutxi baitira ebakitzen dutenak eta gixon, ixan idazkerak guztiz baztertutzat jo baitaitezke jadanik.

Dela dela hitz adierazkorretan lehen adierazi dugun bezala x, tx, tt, dd erabili behar dira, Arantzazuko gomendioaren arabera.

Berdin itxura eta kideetan, hots, bustidura ez aurreko i-tik, baizik jatorritik (cf. esp. hechura) datorren kasuetan.

Hain zuzen Euskaltzaindiak aukeratu zuen ortografi tradizioan ere itxura idazkera erabiltzen da, beste tradizioan bezala.